Mikel Noble eta Aritz Otaegi Gipuzkoako txapelketako finalean

Kronika - Erredakzioa 2008ko mar. 8a, 01:00

GIPUZKOAKO txapeletako finala jokatuko dute gaur Mikel Noble eta Aritz Otaegi pelotari hernaniarrek Iruran, Urnietako Pagola-Ugalde pelotarien kontra. Bikote hernaniarrek orain arteko partidu guztiak irabazi dituzte, bat kenduta, eskuetatik gaizki zebiltzalako jokatu ezin izan zutena. Aldez aurretik, partidu berdindua dirudi gaurkoa hala ere. Pagola aurrelariaren jokoa sahiesten badute hobeto ibiliko dira. 15:30etan, Irurako trinketean.

Berria txapelketa

Berria txapelketan, final laurdenetako lehenengo kanporaketa jokatuko da gaur kiroldegian, Markina eta Añorgaren artean. 16:30etan hasita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!