GORENGO mailan Hernanik partidua jokatuko du gaur Euskalduna taldearen kontra. Hernanik azken jardunaldia galdu egin zuen Aretxabaletaren kontra eta irabaztera aterako da, konfidantza berreskuratzeko asmoz. Partidua gaur, arratsaldeko 16:30etan, jokatuko da Zubipen. Hernani sailkapeneko 9garren postuan dijoa jokatutako 24 partiduetatik 9 irabazi, 5 berdindu eta 10 galduta. Euskalduna Hernani baino postu bat atzerago dago sailkapenean, 10garren postuan hain zuzen, jokatutako 24 partiduetatik 7 irabazi, 10 berdindu eta 7 galduta. Emakumezkoen Ligan partidua bihar Emakumezkoen Ligan, Hernanik Donostian jokatuko du bihar Intxaurdi K.E. taldearen kontra. Hernani igoera fasea ari da jokatzen eta hirugarren postuan da. Partidu gogorra izango da biharkoa, izan ere, Intxaurdi bigarren dijoa sailkapenean eta talde sendoa da. Goizeko 11:00etan hasiko da.
Amistosoa asteazkenean
Julian Moreiroren omenez Asteazkenean Gorengo mailako partidu amistosoa jokatuko da, Julian Moreiro Fernandez, duela gutxi hildako zuzendaritzako kidearen omenez. Partidua Hernani eta Eibarren artekoa izango da, arratsaldeko 18:30etan, Zubipen. Partiduaren ondoren, omenaldi ekitaldia izango da.