«Partidua irabazteko gakoa Aimarrek pelota aurrean harrapatzea izango da»

Kronika - Erredakzioa 2008ko mar. 8a, 01:00

Oier Mendizabal «disfrutatzera eta irabaztera» aterako da gaur Atano IIIgarrenean, gaur irabazteak finaleko atea zabalduko bailieke berari eta Aimar Olaizolari.

Oier Mendizabalek badaki Gonzalez eta Barriola izango direla gaurko finalaurreko faborito, baina ez da kokilduko: «nahiz eta beraiek faboritoak izan, ni disfrutatzera eta irabaztera aterako naiz». Aurkariak jokoa berari kargatzen saiatuko dira, baina ez du presio haundiegirik sentitzen: «ni suplentea naiz eta honaino iritsita ez daukat presio gehiegi». Jaialdia, gaur 16:45etan hasiko da Donostiako Atano III pelotalekuan.
Aimarrek pelota harrapatzea gakoa Partidua irabazteko gakoa non egon litekeen galdetuta, Aimarrek pelota aurrean harrapatzean egongo dela uste du Mendizabalek, «agresibo jokatu beharko du». Mendizabalek aitortu du material exigentea dela aukeratu dutena, asko ateratzen dena «lehen mailako pelotak, txapelketak hala behar dituelako». Txapelketa borobila Oier Mendizabalek txapelketa borobila daramaki eta lujozko aurrelari bat du horretarako, Aimar Olaizola. Profesional mailako partidu garrantzitsuenetako bat izango dugu gaurkoa: irabaziz gero bigarren puntua lortu eta finalean lirateke, baina galduz gero ere, beste aukera bat izango lukete, azken partiduan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!