andoaingo 3garren piano jaialdian izan dira duela gutxi Hernani Musika Eskolako ikasleak. Hernaniko musikari gazteak fin aritu ziren eta horren seinale da lortu zituzten dominak: urrezko 20, zilarrezko 16 eta brontzezko bat.
Honakoak parte hartu zuten ikasleak: Estitxu Agirre, María Alquiza, Leire Arizaga, María Arrozpide, Aitor Aiestaran, Endika Bengoetxea, Lander Bengoetxea, Lander Berrueta, Andrea Cabrera, Raquel Catediano, Maitane Cordero, Edurne Elizalde, Mikel Elizalde, Ane Elizetxea, Amaia Errazkin, Yaiza Etxarri, Haizea Ezkerro, Imanol González, Nerea Iraola, Iker Izagirre, Gorka López, Maddi López, Oihan Lujanbio, Lander Murillo, Mara Olazabal, Leire Ormazabal, Mikel Ortiz, Maddalen Otaegi, Iñaki Otaegi, Xabier Rodríguez, Ibon Sertutxa, Itxaso Tolosa, Maider Usandizaga, Leire Villaverde, Maialen Zabaleta, Ander Zubillaga.
Gainera epaimahaiak parte hartu zuten eskola guztietako ikasleen artean 20 bat ikasle aukeratu zituen jaialdiari amaiera emateko kontzertuan jotzeko. Hernani Musika Eskola bi hernaniar aukeratu zituzten, Mikel Elizalde eta Ane Villaverde.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!