Gaur manifestazioa Donostian

Kronika - Erredakzioa 2008ko mar. 8a, 01:00

gaur Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, azken asteetan eta datorren astean emakumearekin zerikusia duten hainbat ekitaldi egingo dira. Horretarako Berdintasun Kontseiluak, besteak beste, erakusketa bat antolatu du Emakumea etorkina eta bizilaguna izenekoa, SOS Arrazakeriarekin batera. Erakusketa Biteri kultur etxeko pasiloan egongo da ikusgai hilaren 14ra arte. Horrez gain, Empar Pineda hernaniarraren abortoaren inguruko hitzaldia, sexualitatea eta abortoaren inguruko bizipenei buruzko tailerrak eta abar antolatu ditu. Gaur manifestazioa Donostian Gaur Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, manifestazioa egingo da Donostian arratsaldeko 19:00etan, Boulevard-etik abiatuta. Martxoaren 11n hitzaldiak izango dira institutuan eta Biteri kultur etxean tratu txarren eta etorkinen inguruan. Azkenik, martxoaren 14an Basauriko Jabetze Eskola ezagutzera joango dira. Gazte Txokoa Gazte Txokoan ere gai honen inguruko hainbat ekintza antolatu dituzte. Atzo ostirala Generoa eta rolak tailerra egin zuten eta bihar Jolas ez sexistak landuko dituzte. Abortoaren aldeko mozioa Berdintasun Kontseiluak aborto eskubidearen aldeko mozioa luzatu zion Udalari eta honek onartu egin zuen otsailaren 28ko plenoan. wMartxoaren 8aren inguruko ekitaldiak MARTXOAK 8, larunbata l Manifestazioa, Donostian, Boulevard-etik, 19:00etan. Ez gara inorenak, gure bizitza gurea da lemapean. Gipuzkoako Koordinadora Feministak antolatuta. MARTXOAK 9, igandea l Jolas ez sexistak, Gazte Txokoan, 17:30etan. Gazte Txokoak antolatuta. MARTXOAk 11, asteartea l Hitzaldia: Tratu txarrak bikoteetan eta etorkinen arteko berezitasunak. Institutuan, 11:15etan eta Biteri kultur etxean, 19:30etan. Hitzaldiak Maria Antonia Carok, inmigrazioan eta generoan adituak emango ditu.AMHER-ek antolatuta. MARTXOAK 14, ostirala l Irteera, Basauriko Jabetze Eskola bisitatzera eta Monólogos de la vagina antzezlana ikustera, 16:30etan abiatuta, Atsegindegitik. Berdintasun Kontseiluak antolatuta. Deialdia irekia da. Izen ematea martxoaren 12ra arte, Berdintasun Sailean, 943 337017 zenbakian edo irantzu-j@hernani.net-en.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!