Pacharan Baines Masterra hasiko da gaur

Kronika - Erredakzioa 2008ko mar. 8a, 01:00

Pacharan Baines II Masterra hasiko da gaur Galarretan, Ezkurra-Gaztelu/Juaristi-Iriarte partiduarekin. Pelotaleku desberdinetan jokatuko da txapelketa hau, pelotaleku txiki eta haundietan. Aurten, Galarreta eta Euskal Jaien jokatzeaz gain, Lodosa edo Isabako frontoietan jokatuko da, besteak beste. Zortzi bikote ariko dira nor baino nor: Zeberio-Agirrezabala iazko txapeldunak, Ezkurra-Gaztelu, Juaristi-Iriarte, Altuna II-San Miguel, Altuna I-Eizagirre, Urriza-Urrutia, Uterga-Lizaso eta Iñigo Etxeberria. Bi taldetan jokatuko dute lehen fasea eta onenak finalaurrekoetara pasako dira. Lehen fasea partidu bakarrera jokatuko dute, baina finalaurrekoa eta finala bi partidutara jokatuko da.

Gaur lau partidu

Gaurko jaialdia arratsaldeko 16:00etan hasiko da Galarretan eta masterreko partiduaz gain beste hiru partidu jokatuko dira: Etxeberria IV-Baleztena/Ibarzabal-Martinez, Ezkurra-Gaztelu/Juaristi-Iriarte, Urriza-Eizagirre/Iñigo-Urrutia eta Matxin III-Aizpuru/Bereziartua-Etxabe.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!