EAJko udal taldeak proposamena eramango du Giza Eskubideen martxoko Batzordera. EAJk dio egunez egun ikusten dela tratu txarrak jasaten dituzten emakumeak babestea ez dela lortzen ari legea. Gogoratu du Hernanin 2004-2008 artean 36 emakume izan direla arrisku egoeran, eta horietatik 22ri jarraipen berezia egiten zitzaiela.
400.000 euro
Udalak mehatxatutako emakumeentzat 400.000 euroko diru partida bat jartzea izango da proposamena. Honekin EAJk lortu nahi duena da, orden judizial baten bidez bikoteak urrutiratzeko eskaera duen kasuetan, hala nahi duten emakumeek eskolta bat izatea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!