Tolarea Kofradiako XIII Kapitulua

Kronika - Erredakzioa 2008ko mar. 8a, 01:00

Tolarea Sagardo Kofradiaren XIII Kapitulua izango da martxoaren 16an, eta urteroko moduan kofradia ugari etorriko dira Hernanira beren jantzi tipikoekin. Aurten, ohorezko bost kofradia kide berri egingo ditu Tolareak: Juan Mª Izagirre sukaldari hernaniarra, Maider Telleria hockey jokalaria, Mirian Molina inbestigatzailea, Xabier Laskibar mikologoa eta Orioko arraun elkartea. Goiz pasa Hernanin Urteroko moduan, goizeko 11:00etan elkartuko dira kofradia guztiak Xalaparta elkartean, txalaparta doinuek lagunduta. Bertan egingo dute hamaiketakoa, eta tripako hotzak kendu ondoren, Hernaniko kaleetan barrena ibiliko dira Ohorezko Kofradia kide berriak eta Hernanira etorritako kofradia guztiak. 13:00etan, berriz, Biteri kultur etxean izango da ekitaldi nagusia: bertan egingo da XIII. Kapitulua eta Ohorezko Kofradeek zin egingo dute. Ozenki Abesbatzak emango dio amaiera ekitaldiari eta bazkaria izango dute Akarregi sagardotegian.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!