Bukatu ziren Inauteriak Hernanin eta urtero bezala Jai Batzordeak festen balorazioa egin du. Balorazioa oso ona izan da, bai antolatutako ekintzena, bai herrian izandako giroarena, giro ederra izan zela estimatu baitute Jai Batzordeko kideek.
‘Sari Berria’
Aurten Jai Batzordeak diru partida berri bat sortu du, Sari Berria esaten diotena, hain zuzen ere. Sariaren helburua honakoa da: Hernanin egun hauetan, eta konpartsa izan gabe, lanean aritu diren eta herria girotu duten taldeei diru laguntza ematea. Izan ere, Jai Batzordeak argi du talde eta pertsona hauek egiten duten lana gabe Hernaniko Inauteriak ez liratekeela hain aberatsak izango.
Aurtengo saridunak
Hauek dira Jai Batzordeak aurten sarituko dituen taldeak: Kontrakantxa, Hernaniko Gazte Asanblada; Kantuz abesbatza; Zinkoeneako kioskoa; Esteban Mateos Diaz, Arantzazuko frantziskotarra eta azkenik, kolonoak eta bakeroak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!