Amateur txapelketa gaur, Ibarran

Kronika - Erredakzioa 2008ko mar. 8a, 01:00

Hernaniko gimnastek gaur zita izango dute Ibarran, Amateur txapelketa izango baita bertan. Jubenil taldeka Hernani GKEEk hartuko du parte eta jubenil mailan, banaka, Amaia Agirrek. Bestalde, Astigarragan Udaberriko Torneoa jokatu da duela gutxi, eta honakoak izan dira lortutako emaitzak: alebin mailan eta taldeka, Urumea T taldeak 4garren postua lortu zuen eta Urumea Hk 5garrena. Infantil mailan eta taldeka, Hernani GEE taldeak aurreneko postua lortu zuen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!