Tolarea Kofradiak antolatuta, 13garren Kapitulua izango da igandean

Kronika - Erredakzioa 2008ko mar. 13a, 01:00

TOLAREA, Gipuzkoako Sagardo Naturalaren Kofradiak, huts egin gabe aurten ere sagardoaren inguruko ekitaldia antolatu du 13garren kapitulua. Ekitaldi honen bueltan txoko ezberdinetako kofradiak biltzen dira herrian, izokiarena, urdaiazpikoarena, piperrena eta beste hainbatena. Asmoa da kofradia ezberdin horiek herrira ekartzea eta gure lurraldeko gutizietako bat, sagardoa, dastatzea.

Aurtengo omenduak
Ekitaldira urtero gonbidatzen dituzte Euskal Herri mailako pertsona esanguratsuak, eta ekitaldia aprobetxatzen dute egindako merituak errekonozitzeko. Omenduen artean dago Juan Mª Izagirre sukaldaria, Errioguarda jatetxean lan egiten duena. Maider Telleria Donostiako hockey jokalaria izango da omenduetako beste bat, olinpiadetan behin baino gehiagotan parte hartutakoa. Mirian Molina ere omenduko dute, elikadura zientzia eta teknologian lizentziatua eta eremu honetan lan garrantzitsua egindakoa, besteak beste, Idiazabalgo gaztaren bueltan. Xabier Laskibar mikologo beteranoa eta hainbat liburu eta gidaren idazlea ere izango da omenduen artean; baita Orioko arraun taldea ere.

 

Egitaraua
11:00: Kofradietako kideei harrera Xalaparta elkartean, txalaparta doinuz lagunduta.
11:15: Hamaiketakoa,
 Xalaparta elkartean.
12:15: Hernaniko kaleetan
barrena desfilea, Txistulari Bandak lagunduta.
13:00: Ohorezko Aurreskua
dantzatuko dute Biterin. Ondoren areto nagusian, XIII Kapitulua izango da eta omenduak ohorezko kofrade bihurtuko dira. Ozenki
abesbatzaren emanaldia
izango da segidan.
14:30: Akarregi
sagardotegian bazkaria.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!