«Salbuespen egoera salatu» eta abstentzioa eskatzeko mobilizazioak atzo

Kronika - Erredakzioa 2008ko mar. 6a, 01:00

EZKER Abertzaleak deituta, mobilizazio eguna izan zen atzo. Herriko leku ezberdinetan bildu ziren herritarrak, datozen igandeko hauteskundeen bueltan, ´salbuespen egoera salatu` eta abstentzioa eskatzeko. Mobilizazioak arratsalde partean izan ziren, Salbuespen egoerari STOP! Abstentzioa! lemarekin. Batetik, kontzentrazioak izan ziren, eta bestetik, iluntzean manifestazioa atera zen Plazatik. Manifestazio aurretik salatu zuten «igandekoak izango direla Euskal Herriak ezagutu dituen hauteskunde antidemokratikoenak, eta hori dela eta, botorik ez ematea eskatu zuten».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!