EAJ: «Martxoaren 9a azken lau urteetako egunik garrantzitsuenetako bat da»

Kronika - Erredakzioa 2008ko mar. 6a, 01:00

Hernaniko EAJ-PNVk prentsa ohar baten bidez, datozen hauteskundeen garrantzia azpimarratu du, «esistitzen garela jakin dezaten eta Euskadiren alde lan egiteko». Andoni Amonarraiz zinegotziak azpimarratu du jendearen esku dagoela erabakitzea «erkidego bat gehiago izan, esistitzeari utzi edo Euskadiko Autonomi Erkidegoa izatea nahi dugun, hauek baitira eman litezkeen hiru aukera bakarrak». Botoa emateko garaian, Euskadiren interesak, lehentasun osoz Madrilen defendatzea nahi duenak «bozkatu egin behar du», EAJko Udal taldearen hitzetan, «eta herri honen alde Madrilen, Euskadin nahiz Europan gehien egin duen partiduari, EAJ-PNVri». Horrez gain dio EAJ-PNVk lortu duela «hitzaren bidez, estatu desberdinek ikustea, gure herriaren beharrak eta eskubideak, eta bere jarrerarekin, Diputatuen kongresuko alderdi guztien errespetua irabazi du».

Gainerako aukerak
EAJk gaineratu du, PSE, PP edo IUri bozka eman daitekeela «gobernu zentrala gutxiengoan dagoenean, hauteskundeak daudenean edo terrorismo arazoak daudenean bakarrik esistitu nahi bada». Madrilgo kongresuan «gure ahotsa ez entzutea nahi baduzu berriz, edo Euskaditik folloia eta liskarra bakarrik entzutea, eta modu ezkorrean parte hartzea, abstenitu zintezke» ere gaineratu du prentsa oharrean.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!