AMHER Hernaniko elkarte multikulturalak azpimarratu du «eskubideen ukazio edo murrizketen artean» milaka eta milaka etorkin daudela espainiar estatuan botorik eman ezin dutenak, «nazionalitatea eskuratu dutenak salbu». Eskubide eta betebeharren berdintasunak jatorri nazionalaren gainetik egon behar duela dio AMHER-ek, leku batean zein bestean jaio. Arrazakeria edo beste edonolako diskriminazioak hauteskunde kanpainan areagotu egiten direla azpimarratu du elkarte multikulturalak «inmigrazioa helburu gaizto eta xenofoboekin erabiltzen bada». Zenbait alderdi politiko horrela ari direla ere salatu du «jendarte hau osatzen dugun pertsonon artean mesfidantza, erretxazoa eta abar ereinez. Hobe lukete elkartasuna, giza justizia haundiagoa edo desberdintasunetik abiatutako kohesioa nahiz elkarbizitza ereingo balute».
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!