Mobilizazioak gaur «Salbuespen egoera salatzeko»

Kronika - Erredakzioa 2008ko mar. 6a, 01:00

HERNANIKO Ezker Abertzaleak mobilizazioak deitu ditu gaur, «espainiar estatuak ezarri duen salbuespen egoera salatzeko» eta abstentzioaren alde egiteko. Mobilizazioak gaur arratsaldean izango dira herriko gune ezberdinetan eta Salbuespen egoerari STOP! Abstentzioa! izango da mobilizazio guztien lema. Ilegalizazioen aurrean, Ezker Abertzaleak abstentzio aktiboa eskatu du eta horren aldeko aldarrikapena egingo dute gaur Hernanin bost leku desbedinetan. Lau kontzentrazio eta manifestazioa Arratsaldeko 17:00etan bi kontzentrazio izango dira, bata Bidebieta plazan eta bestea Atsegindegi plazan. Ordu erdi beranduago, 17:30etan, Atletismo pista inguruan bata eta Plaza Berrin bestea. Iluntzeko 20:00etan manifestazioa izango da, Gudarien plazatik abiatuta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!