Astelehenean askatuko dute Araitz Zubimendi

Kronika - Erredakzioa 2008ko mar. 6a, 01:00

ARAITZ Zubimendi preso hernaniarra askatuko dute astelehenean. 60.000 euroko fidantza ordainduta geratuko da aske, familiak jakinarazi duenez. Araitz Zubimendi Avilako Brieva espetxean dago momentu honetan. 2005ean Baionan atxilotua, euroagindua tarteko Araitz Zubimendi 2005eko urtarrilaren 28an atxilotu zuten Gendarmeek Baionan. 2004ko Jarrai-Haika-Segi auziaren barruan. Atxilotutakoan Paueko espetxean sartu zuten eta ondoren Espainiaratu egin zuten, euroagindua medio. Ordutik espetxe ezberdinetan izan da: Soto del Realen, Langraitzen eta Zueran.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!