Hexion-eko langileek ez dute enpresa ixtea onartzen, aurriekusitako irabaziak izan direlako

Kronika - Erredakzioa 2008ko mar. 6a, 01:00

HEXION enpresako langileek, Kronikara bidalitako prentsa ohar baten bidez, Hexion enpresako zuzendaritzak enpresa ixteko emandako argudioen aurrean, bere iritzia eman nahi izan du. Batetik, enpresak itxieraren berri emateko modua salatu nahi izan dute langileek, ´langile komiteari ez diote aukerarik eman bere aholkularitza ekipoaren asesoramendua jasotzeko itxieraren berri eman zen bileran` azaldu dute. Horrekin batera salatu nahi izan dute itxieraren inguruko berria ´prentsan filtratu izana langile taldeari jakinarazi aurretik`.

Benefizioak eman dituen enpresa
Langileek ez dute onartzen enpresa ixtea «multinazionalak aurreikusitako irabaziak izan dituenean, eta bere ahalmenaren gainetik lanean aritu denean». Enpresak ixteko emandako argudioaren aurrean, langileek diote «ez dela egia enpresaren bezeroek beste herrialde batzuetara jo dutenik`. Diotenez, argi dute, duela hiru urte, Hexion multinazionalak enpresa hartu zuela lehendik zeuden bezeroak eskuratzeko helburu bakarrarekin. Horren adibide bezala jarri dute, ´Langileek enpresa eskuratzeko aukeraren aurrean, enpresaren ezezkoa borobila izan dela.

Askotan errepikatzen den egoera
Langileek gogorarazi nahi izan dute Hexion enpresan gertatutakoa behin eta berriro ari dela errepikatzen, ´dirua irabazteko denak balio duelako`. Guzti honek ongizate gizartearen oreka arriskuan jartzen duela ere adierazi dute langileek. Bukatzeko aipatu dute ez dutela enpresa ixtea onartzen eta beren lanpostuetan jarraitu ahal izatea eskatzen dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!