Hernaniko atleta ugari izan zen Gipuzkoako selekzioarekin, Joko Europirinearretan, asteburuan eta paper oso ona egin zuten. Gipuzkoa, Araba, Bizkaia, Midi Pyrennes, Poitou Charentes eta Andorra izan ziren parte hartu zuten selekzioak. Enara Agirrezabalak eta Mikel Von Wichmannek 18 urtez azpikoetan hartu zuten parte: Agirrezabalak 4garren izan zen 200 metroan eta Von Wichmann irabazle 800 metroan. Enarak 4x200 proban ere hartu zuen parte eta 3garren izan ziren. Betalde, Maitane Iruretagoienak eta Eider Aldabek nagusien mailan hartu zuten parte: Iruretagoienak irabazi egin zuen 200 metroko proba eta 2x400 metroan ere irabazle izan ziren. Aldabe, berriz, 2garren izan zen 800 metroko proban, helmugan bertan aurreratu zuten. Gipuzkoak irabazi zuen emakumezkoetan eta 18 urtez azpikoetan gizon eta emakumezkoeatan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!