Hernani Kontektion irratsaioa izango da gaur Molotoff
irratian, FM 91.8an. Gaur landuko dituzten gaiak dira: Ezker abertzaleak deitutako
mobilizazio eguna, Udalak eta Berdintasun Kontseiluak aurkeztutako Hiri Debekatuaren mapa, AHTaren aurkako
taldearen ekimenak, Emakumeen nazioarteko eguna dela eta antolatutako ekitaldiak, udal informazioa eta Hernaniko kultur agenda. Gaur, iluntzeko 21:00etatik 22:00etara eta bihar errepikapena, 16:00etatik 17:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!