Udal Gobernu Taldeak aurkeztutako aurrekontu proposamenaren inguruan, bere iritzia eman du PPko Udal taldeak, gainerako taldeak bezalaxe. Bere iritzian «aurrekontu txarrak» aurkeztu ditu Gobernu taldeak eta aurrekontu proposamen berri bat aurkezteko erabakiaren aurrean, PP «poztu» egin da atzera bota izanaz.
Alderdi guztiek elkar hartu izanaren poza
Maria Luz Anglada PPko zinegotziak prentsa oharrean dio, EAE-ANVk «korregitzen duenean bakarrik asmatzen du eta gure taldeak uste du ezin dituela hernaniar guztien arazoak konpontzera bideratutako aurrekontuak aurkeztu». Hernaniko PP pozik azaldu da oposizioko alderdi guztiak aurrekontu proposamenaren aurka azaldu direlako eta «aurrekontu kaxkar horiek bueltatu dituztelako». Angladaren iritzian, hernaniarren ongizatean ez zuen ezer aportatzen aurrekontu proposamenak, «azkar eta korrika egin dituzte, azterketa eta meditaziorik gabe».