«Sommer jaunaren istorioa ez da barre algara betean ikustekoa, irribarre batekin ikustekoa baizik»

Kronika - Erredakzioa 2008ko mar. 5a, 01:00

Sommer jaunaren istorioa Patrick Suskindek idatzitako lanaren antzerkirako moldaketa da. Zerk erakarri zintuen testu honetan?
Testuaren antzerkirako moldaketa Bartzelonan ikusi nuen, liburua ere oparitu zidaten. Testuak indar haundia du, sakona eta polita da. Horrez gain, gustatu zitzaidan Xicu Masó zuzendariak, antzerkirako moldaketa egin duenak, nola plazaratu duen testua. Testua irekia da, irakurketa asko ditu: umearen ikuspuntua du, baita pertsona helduarena ere, irakurketa sinplea egin daiteke edo nahi izanez gero sakona.

Testua bakarrizketa da. Emanaldi osoa zure bizkar gainean dijoala kontuan hartuta, nola moldatu zara pertsonajea prestatzerako garaian?
Xicu Masó zuzendaria katalana da eta ez daki euskaraz, baina nahiz eta ez jakin oso ondo moldatu gara, arnasketari, denborari eta horrelako gauzei erreparatu die. Bestalde, antzerkiak ordu eta 20 minutu irauten ditu, neretzat erronka haundia izan da antzezlanari bukaera arte eutsi eta ez erortzen uztea. Hala ere, publikotik jaso dudan inpresioa izan da antzezlana azkar bukatzen dela iruditzen zaiola, eta hori ona da.

Ikusleek, batez ere telebistan egin dituzun pertsonajeak direla eta, pertsonje komikoekin lotzen zaituzte. Halakorik ikusiko al dugu gaurkoan?
Antzerkiak gai ugari ukitzen ditu, antzerki konpletoa da, ez da barre algara betean ikustekoa, baina bai irribarre batekin. Sentimendu ezbedinak ukitzen ditu antzezlanak, sentimenduak mugitzen ditu. Jendeari esango nioke jarrera irekiarekin etortzeko.

Zer da, gutxi gorabehera, antzerkian kontatzen dena?
Antzerkiko protagonistak bere haurtzaroko istorioak kontatzen ditu eta leiho bat irekitzea bezala da, bertan aterako dira bere beldurrak. Heldutan askotan konturatzen gara umetan gauzak zergatik egiten genituen. Sommer jauna izeneko pertsonaje batek presentzia haundia izango du antzerkiko protagonistaren oroimenean, antzerkiko protagonista asko markatu zuen Sommer jaunak.

Hernanin izan zara beste antzezlan batzukin, zer moduzko plaza da Hernani? Ala plaza guztiak antzekoak dira?
Jendea asko aldatzen da leku batetik bestera, eta aretoak ere zer esan haundia du horretan. Hernaniko aretoan jendea gainean duzu eta hori gozada bat da, batez ere istorio hauentzat.

------------------------------------------------------------------------------

Sarrerak eskura
Sommer jaunaren istorioa antzerkirako badaude sarrerak oraindik, Biteritik jakinarazi dutenez. Bestalde, bihar izango den  Sexo gratis! gazteleraz antzeztuko den antzezlanerako sarrera oso gutxi gelditzen ziren atzo.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!