Udaletxeko kamara batzuk kendu dituzte

Kronika - Erredakzioa 2008ko mar. 4a, 01:00

Udal Gobernu taldeak jakitera eman du Udaletxeko eraikinean zeuden zenbait kamara kendu dituztela. Kamara hauek Udaletxearen ingurua grabatzen zuten eta arrazoi hauek eman ditu gobernu taldeak kamarak kentzeko:

- ´Kanpora begira jarriak zeuden kamarek bere funtziorik ez zuten betetzen, jarriak zeuden moduan eta lekuetan, argi arazoak direla medio, ez zutelako segurtasun neurririk bermatzen ezta udalaren erabateko zaintza zihurtatzen. Azken honetarako alarmak jarri dira`.
- ´Udaletxe barruko kamarek martxan jarraituko dute`. - Artxiboan kontsula egin nahi duenak txirrina edo tinbrea jo beharko du; atea parez pare irekita izateak sartu-irtena guztiz kontrol gabe uzten zuelako`.
- ´Udaletxea eta Ezkiaga pasealekuaren arteko pasabidean zegoen kamara mantenduko da, baina zonalde ilun batek dakarren segurtasun ezari behar bezala aurre egiteko. Argitasun arazoak konpondu nahiean pasabide horren argaiztapena hobetu da`.
- ´Aipatuez gain, udal gobernu hau ez dator bat bideo grabazioen erabilerarekin; segurtasun arrazoietan oinarrituta, kontrol neurri bezala erabiltzen direlako. Proportzionaltasun printzipioa oinarri hartu du udalak, udal eraikinen segurtasuna eta herritarren askatasun eta oinarrizko eskubideen artean oreka bilatu nahian`.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!