Hernaniar bat labanaz zauritua izan zen ostegunean

Kronika - Erredakzioa 2008ko mar. 4a, 01:00

Ostegun iluntzean, bost labankada jaso zituen O.S. 27 urteko hernaniar gazteak, Hernanin bertan, dirudienez, lapurreta baten ondorioz izandako istiluan. Ez Udaltzaingoan eta ez Ertzaintzan ez dute oraindik denuntziarik jaso, eta pertsona bat ostegunean labanaz zauritu eta ospitalera eraman behar izan zutela bakarrik zabaldu dute. Ertzaintzak ikerketa zabaldu du.

Kazadora lapurtuta
Zenbait herritarrek Kronikari esan diotenez, zauritutako pertsona Kaxkoko taberna batean konturatu zen kazadora lapurtu ziotela. Kalera atera eta pertsona bat bere kazadorarekin ikusi zuenean kargu hartu zion. Kazadora bueltatu bai, baina gauzak falta zituen. Laguntza bila sartu zen tabernara eta beste lagun batekin bueltatu. Horren ondoren, Gudarien Plazan izandako istiluan eman zizkioten bost labankada hernaniarrari eta lagun batek eta neska lagunak lagunduta anbulatoriora abiatu zen. Odol asko galduta ospitalera eraman behar izan zuten eta urgentziaz interbenitu. Mutilari, ebakuntzak egin dizkiote besoko zaurian, eta arriskutik kanpo dago.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!