HEXION enpresako zuzendaritzak Ibarluze poligonoan duen planta itxiko duela jakinarazi zien joan den ostegun goizean bertako langileei. Hexion Speciality Chemicals AEBko multinazionalak duela hiru urte hartu zuen Bakelite enpresa, Ibarluze poligonoan. Dirudienez, enpresak erregulazio espedientea aurkeztu du dagoeneko Eusko Jaurlaritzan.
Udara aurretik itxiera
Zenbait hedabidek jakitera eman dutenez, Hexionek Hernaniko fabrika ixteko argudiatu duena da, bere bezeroek beste herrialdeetara jo dutela, batez ere Asia aldeko hornitzaileetara, bertan prezio oso lehiakorrak aurki daitezkeelako. Itxiera udara aurretik izango dela eta Hernaniko produkzioa Alemaniara bideratuko dutela ere jakinarazi dute. Balantze ekonomiko positiboa Enpresako langileek Kronikari azaldu diotenez, ez daude ados enpresak egoitza ixteko osatutako txostenarekin. Azaldu dutenez, enpresaren joan den urteko balantze ekonomikoa positiboa izan da. Honen aurrean enpresak emandako erantzuna izan omen da, etorkizunean galerak aurreikusten dituela.
40 langile lanean
Hexion enpresak Hernanin duen plantan, 40 langile ari dira lanean orain. Enpresak erretxin fenoliko solidoa ekoizten du eta automozio industrian, fundizioan, material refraktarioan eta abarretan erabiltzen da gehienbat material hau.