Zergatik genero indarkeria?
Biolentziarena arazo estrukturala da, gizon eta emakumeen artean dauden desberdintasunak eragindako arazoa. Emakumeak autonomia lortzen ari dira, gizonek ez dakite nola jokatu aldaketen aurrean eta batzuek biolentziara jotzen dute.
Hitzaldietan eta, maskulinitate arazoez hitz egiten duzu.
Orain arte, genero indarkeriari buruz hitz egiten zenean, biktimei buruz bakarrik hitz egiten zen, emakumeei buruz alegia. Gizonak arazotik kanpo geratzen ziren. Alde horretatik, gizonen pasibitatea salatu behar dugu. Izan ere, pentsa alderantziz balitz, alegia, egun batean lau gizon erasotuko balituzte; orduan galdetuko genuke: zer gertatzen da?. Kasu honetan ez da horri buruz hitz egiten, ez da galdera hori egiten.
Gizonezkoen pasibitatea kontzientea da ala inkontzientea?
Pasibitatearen parte bat kontzientea da. Hala ere, gehiengoak nik uste dut, ez direla ezta kontziente ere.
Ezberdinak al dira indarkeria ´arrunta` eta genero indarkeria. Ba al dago ezberdintasunik indarkeria mota hauen artean?
Perfil soziologikoa ez da ezberdina. Dena den, kasu bakoitza oso ezberdina da. Hala ere, badaude ezaugarri komunak genero erasotzaileen artean: Batetik, emakumeak kontrolatzeko eskubidea dutela, edo obligazioa! dutela pentsatzea. Bestetik, psikologikoki egoera onartezina egiten zaie emakumeak bere ondotik alde egitea, bere autonomia izatea... Gizontasuna ulertzeko modu bat da.
Bikoteari erasotzen dion pertsona batek, edonori erasoko lioke?
Badago erasotzaile kopuru txiki bat edozein egoeratan erasoko lukeena. Baina normalean bikoteei erasotzen dieten gizonezkoek berak baino ahulagoak diren personei bakarrik erasotzen diete, badakitelako hauek ez dietela aurre egingo.
Erasotzailearen perfilik ba al dago? Antz ematen al zaie erasotzailoeei?
Ezin zaio antz eman erasotzaile potentzial bati. Hain zuen ere, nik uste hildako biktima askok ez zutela ezta pentsatzen ere bere bikoteak hori egin zezakeenik. Agian errazagoa litzateke gaitz honekin bukatzea.
Erasotzaileek ba al dakite zer egiten ari diren momentu horretan edo ez dira beren buruaren jabe?
Erasotzaile gehienek nahiko garbi dute zer egiten ari diren. Hain zuzen ere, gehienek poliziarengana jotzen dute kaltea egin ondoren. Beren buruaren jabe dira eta badakite kalte egiten ari direla. Norbaiti kalte egin nahi diote, mendeku hartu nahi dute, beren buruari kalte bat ebitatu nahi diote.
Bere buruari kalte bat ebitatu?
Bai. Ezin diote onartu bere buruari bikoteak alde egitea, au-rre egitea, autonomoa izatea...
Bikotea erasotzen ari zait. Zer egin behar dut? Zer gertatuko da gero?
Erasoaren larritasunaren arabera. Erasotzen ari bazaizu, momentu horretan, Larrialdi Zerbitzuetara jo, 112 zenbakira. Hurrengo pausua salaketa egitea da, epaiketa azkarra egingo da eta justiziak erabakiko du sententzia (urruntzeko agindua edo dena delakoa).
Normalean erasotzen badizu, edo behin erasotu badizu, eta ez badakizu zer egin, Zerbitzu Sozialetara jo dezakezu. Aholkatuko dizute, beharrezkoa bada laguntza psikologikoa eman, laguntza juridikoa...
Eta zer gertatzen da biolentzia psikologikoaren aurrean?
Argi izan behar dugu biolentzia ez direla soilik kolpeak. Biolentzia psikologikoa, azken finean, jokatzeko moduak dira: jendea tratatzeko moduak, errespetua edo errespetu eza adierazteko moduak...
Noiz erasotzen du erasotzaileak? noiz hausten da oreka?
Nagusiki ordura arteko baliabide guztiak ahitu zaizkiola sentitzen duenean. Bere ohiko mekanismoak balio ez dutenean: kokiltzea, mespretxatzea, umilatzea eta abar.
Ikastarora itzulita, zein balorazioa egingo zenuke?
Bi talde izan ditut; Udaltzain gehienek hartu dute parte. Hiru oinarri landu ditugu: Biolentziaren nondik norakoak, legedia eta biolentzia honen alderdi psikologiko batzuk. Balorazioa ona izan da baina ikastaroa motz samarra izan da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!