Liga bukatzeko, garaipena

Kronika - Erredakzioa 2008ko mar. 2a, 01:00

Hernanik 23-20 irabazi zion atzo Durangori eta 4garren postuan bukatu du liga. Partidu nahiko nahaspilatua jokatu zuten bi taldeek.

Azken partidua irabazita bukatu du liga Hernanik, eta laugarren postuan bukatu du. Ligan bere atzetik geratu den Durangori justu antza irabazi zioten atzo zuri-berdeek, 23-20 eta bizkaitarren jaurtitzaileak egun kaxkarra izan zuelako, neurri haundi batean. 4 entsaio egin zituen talde bakoitzak, eta hernaniarrek zigor golpe bat gehiago sartu zuten. Bizkaitarrek aldiz, bi makiletara askotan jaurti zuten baina ez zuten alerik sartu. Bukatu da, beraz, denboraldia, eta balorazioa egin eta indarrak berreskuratzeko garaia dute orain hernaniarrek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!