antzerki zikloa gure artean da berriz ere, urtero bezala, eta bihartik ostegunera hiru antzezlan izango dira Biteri kultur etxeko Areto Nagusian, 20:00etatik aurrera: bihar, Gronholm metodoa, asteazkenean Sommer jaunaren istorioa, eta ostegunean Sexo gratis!. Sarrerak gaur goizean jarri dituzte salgai, Biterin.
Hiru antzezlan eder
Gronholm metodoa Txalo produkzioaken eskutik ikusiko dugu bihar. Antzezten Joseba Apaolaza, Asier Hormaza eta Ramon Agirre izango dira, eta zuzendaria Carlos Zabala. Asteazkenean Sommer jaunaren istorioa izango da ikusgai, Txalo produkzioak eta Jose Ramon Soroizen eskutik. Bakarrizketa bat da, Soroizek antzeztuko duena, Xicu Masó katalanaren zuzendaritzapean. Ostegunean, azkenik, Sexo gratis! antzezlana izango dugu, Kunka produkzioaken eskutik eta Eloi Beato zuzendari dela. Antzezleak Angeles Argudo Txeles, Josean de Miguel, Ramon Monje, Belen Nevado eta Iñigo Taxflas Salinero.