Tranbiaren 50. urteurrena

Kronika - Erredakzioa 2008ko mar. 2a, 01:00

Eli eta Tomas

Urte asko dira Hernanira bizitzera etorri ginela baina tranbiarik ez genuen ezagutu, ordurako kenduta baitzegoen. Askotan entzun ditugu ordea, berari buruzko anekdotak, nostalgia haundiz kontatuak gainera, eta hor non, herritar batzuei esker, lehengo igandean itzuli gintuzten garai haietara. Zein ondo girotu zituzten kaleak, eskaparateak, jantziak, arropak, orrazkera eta zer esan Tilosetako dantzaldiari buruz! Historia era askotara ikasten da, gehienetan liburuetatik, baina ba al da modu didaktiko eta egokiagorik bertatik-bertara ikusiz, biziz, ikastea baino? Hernaniko historia garaikideko zatitxo bat irudikatuz, hori da eskaini zigutena. Gure haur, gazte eta ez hain gazteek zerbait gehiago badakigu dagoeneko. Mila esker, ez duzue lan makala egin! Eli eta Tomas
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!