1.800 bazkide eta zerbitzu eta ekintza ugari Goiz Eguzkin

Kronika - Erredakzioa 2008ko mar. 2a, 01:00

Joan den asteazkenean izan zen Goiz Eguzki jubilatu etxeko urteko batzarra. Diru kontuak eta joan den urtean egindakoak errepasatu zituzten.

GOIZ eguzki zentro sozialean urteko batzarra izan zen joan den asteazkenean. Bertan Goiz Eguzkiko zuzendaritza eta bazkideetaz gain, Alkatea eta Ongintza Patronatuko ordezkariak izan ziren.

1.800 bazkide eta zerbitzu ugari

Goiz Eguzki zentro sozialak gaur egun 1.800 bazkide ditu. Zentroan bertan zerbitzu ugari daude gaur egun.

  • Web orria: Goiz Eguzkik www.hernani.net-en du web orria eta goizeguzki@euskalnet.net du korreo elektronikoa.
  • Internet gela: 6 ordenagailu berri jarri dituzte eta ikastaroak egiten dituzte.
  • Brikolaje tailerra: makineria eta erreminta berriak erosi dira eta bazkide guztien eskura daude. Sukaldea: aldez aurretik ordua eskatuta, edozein bazkidek erabil dezake.
  • Ileapaindegia: zerbitzu oso estimatua da bazkideen artean.
  • Hanken zainketa, tentsioa eta fisioterapia: 2.000 erabiltzaile inguru izan ditu. Bulegoan eskatu behar da ordua.
  • Gimnasia: kiroldegian egiten da eta 143 lagunek hartu dute parte.
  • Osasun arloa: hiru terapia talde daude eta astean behin biltzen dira psikologo batek gidatuta.
  • Paseoak: 2007an 11 irteeratan 276 lagunek hartu dute parte.
  • Igandeetako dantza: igande eta jaiegunero egiten da.
  • Hitzaldi eta emanaldiak: 2007an hilero antolatu dira, Kutxa Gelak eta Ongintza patronatuak bideratuta.
  • Abesbatza: duela gutxi sortu dute bazkideen artean.
  • Aisia eta bidaiak: 892 bazkidek hartu zuten parte egun bateko, asteburupasako eta 10-11 eguneko bidaietan.

Obrak eta inbertsioak

Beheko solairuko taula, kaballete eta aulki berriak erosi dituzte lunch-etan plaza gehiago izan daitezen. Musika ekipamendu berria ere erosi dute. Horrez gain, beheko solairuko leihoak aldatu eta igogailu berria jarri dute. Bolatoki berria ere eraiki da.

Zuzendaritza eta diru kontuak

Gaur egun Francisco Goya da Goiz Eguzkiko presidente eta Txaro Etxarri presidenteorde. Horrez gain, 2007an 39.788,40 euroko diru sarrerak izan dituzte, eta 32.831, 94 euroko gastuak.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!