Ezker abertzaleak mobilizazioak deitu ditu biharko, «espainiar estatuak ezarri duen salbuespen egoera salatzeko». Arratsaldeko 17:00etan, bi kontzentrazio izango dira: bata Bidebieta plazan eta bestea Atsegindegin. 17:30etan, Atletismo pista ondoan eta Plaza Berrin izango dira kontzentrazioak eta arratsaldeko 20:00etan, manifestazioa izango da Gudarien plazatik abiatuta. Salbuespen Egoerari Stop! Abstentzioa izango da mobilizazioen lema.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!