´197/2006 DOKTRINA`ren aplikazioaren arabera, euskal preso politikoek 30 urte bete beharko dituzte kartzelan, hau da: BIZI OSOKO ZIGORRA`.
Gai honen harira, Pakito Lujanbioren kasua azpimarratu nahi dugu, bereziki krudela izan baita. Zeren eta, kondena osoa betea izan arren, hau da, 23 urte eta erdi kartzelan pasa ondoren eta iazko abenduaren 30ean izan kalera ateratzeko data, bi egun geroago, funtzionario arrunt baten bitartez esan zioten 2014 urtera arte despeditzeko. HAU DA: BAHITUA DAGO!!!
Aplikatu al diote doktrina madarikatu hau Amedo, Galindo, Vera, Elgorriaga eta abar eta abarrei??? Hau ez al da BIOLENTZIA? Hau ez al da MENDEKUA ETA XANTAIA? Hau ez al da INJUSTIZIA? Argi eta garbi: guretzat bai.
Panorama honen aurrean, jendea animatzen dugu Pakitori idazteko, animo, besarkada eta elkartasuna adierazteko. Aldez aurretik, mila esker denei.
HELBIDEA:
pakito Lujanbio Galdeano
Centro Penitenciario Herrera de la Mancha
Modulo 3
Apartado 77, Manzanares
Ciudad Real
Sasilege hau dela eta, familiari bidalitako bertsuk:
Abenduaren hogeita hamar
bi mila zazpigarrena
kaleratua behar nuena
baina gertatu ez dena,
zeren luzatu egin didate
oraindik gehio kondena
nahiz ta etsaiek sartu didaten
mendekuaren eztena
hau gainditzeko badut oraindik
indarra eta kemena. (bis).
(Doinua: Sentimendua hartu zidaten)
Nahiz eta orain oso iluna
dirudin etorkizuna
itxaropenik ezin da galdu
hori da_etsaiak nahi du(e)na
hau gainditzeko dut lagun ona
ta da zuen maitasuna
laguntza horrek beti eman dit
indarra ta poztasuna
dudarik gabe iritsiko da
guztion askatasuna. (bis)
(Doinua: Mutil koxkor bat)
Rosa Lujanbio,
familiaren izenean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!