Diario Vasco eta Berria pelota txapelketak gaur kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2008ko mar. 2a, 01:00

gaur punta-puntako pelota partiduak ikusteko aukera izango da Hernaniko kiroldegian. Goizean, nesken Diario Vasco torneoko bi finalerdi izango dira, 11:30etatik aurrera. Tartean ez da hernaniarrik izango: Elgezabal-Mendizabal /Agirre-Ruiz de Larramendi; eta Housset-Montes/Urkizu-Serre. Berria txapelketan ere partidu ederrak espero dira, gaur, 16:30etatik aurrera: Burlatako Zugarralde ariko da Ezkarai taldearen kontra. Euskal Herriko finalari agur Atzo kadete mailako Euskal Herriko finalderdia jokatu zuten Lizeagak eta Santxok eta 19-22 galdu zuten Arrasateren kontra. Oiagak eta Aldazabalek ere galdu egin zuen Udaberri txapelketan, 14-22.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!