Jende asko bildu zen atzo Atsegindegira udazkeneko eta neguko merkealdiko azkeneko erosketak egitera. Postu batzuk jende asko erakarri zuten.
Bukatu da merkealdi garaia. Berriak merkatari eta ostalari elkarteko dendek postuak jarri zituzten atzo goizean Atsegindegin egin zen azokan, udazkeneko eta neguko azkeneko produktoak saltzeko. Denetarik zegoen salgai: lentzeria, kirola egiteko arropa, haurrentzako arropa, liburuak, oinetakoak eta abar. Horrez gain, gaztelu puzgarriak ere izan ziren txikienek denbora pasatzeko.
Jende asko hurbildu zen eta zenbait postutan harrapaka ibili ziren, zeinek topatuko maukarik onena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!