Ongi etorria egin zieten atzo Xabier Lareki eta Angel Pikabeari

Kronika - Erredakzioa 2008ko mar. 2a, 01:00

Atzo iluntzean ongi etorria egin zieten Tilosetan Xabier Lareki eta Angel Pikabea herriko preso politikoei. Xabier Lareki urtarrilaren 11n utzi zuten aske, Leongo Mansilla espetxetik aterata. Hiru aldiz egon da atxilotua. Angel Pikabea, berriz, otsailaren 8an utzi zuten aske. Guztira 23 urte eman ditu herritik kanpo. Jende mordoa bildu zen Tilosetara bi hernaniarrei egindako omenaldira. Xabier Larekiren senide batek idatzitako eskutitza irakurri eta herriko hainbat talderen eskutik oroigarri bana jaso zuten, besteak beste. Ondoren, manifestazioa egin zen Plazatik abiatuta.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!