Festa girotzen 11:30etan hasiko dira, eta ekitaldi nagusia 12:00etan izango da.
Sagardo Festa egingo dute gaur Chillida Leku museoan. 11:30ak aldera Hernani Musika Eskolako musikariak festa girotzen hasiko dira; trikitilariak eta txalapartariak ere izango dira bertan. Ekitaldi nagusia 12:00etan hasiko da, ordu horretan Zabalaga baserriaren ondoan jarriko duten kupela irekiko baitute. Festa hau museoak eta Hernaniko Udalak antolatzen dutena elkarlanean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!