Sagardo Festa bihar Chillida Lekun

Kronika - Erredakzioa 2008ko mar. 1a, 01:00

Bihar sagardoaren inguruko festa egingo dute Chillida Lekun, 3. urtez. Bertan izango dira hango bazter ederrak girotzen Hernani Musika Eskola Publikoko musikariak, tritilariak eta txalapartariak. Ekitaldi nagusia eguerdiko 12:00etan hasiko da, kupela ireki eta lehenengo tragoarekin. Sagardoari laguntzeko gazta ere izango da. Sagardo Festa hau museoak eta Hernaniko Udalak bultzatu dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!