Abesbatzak kantuan gaur Milagrosan

Kronika - Erredakzioa 2008ko mar. 1a, 01:00

Hernani Musika Eskola eta Tolosako Laskorain ikastolako abesbatzak kantuan ariko dira gaur arratsaldean Milagrosan, Hernani Musika Eskolak antolatutako emanaldian. Herriko abesbatzak dozena erdi bat abesti abestuko ditu, Garbiñe Orbegozoren zuzendaritzapean. Ondoren gonbidatuek lau abesti abestuko dituzte, eta azkenik, bi abesbatzek elkarrekin abestuko dute Eperra izeneko kanta. Gaur, iluntzeko 19:00etan, Milagrosan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!