Biterin hiru antzezlan ikusteko aukera izango da datorren astean

Kronika - Erredakzioa 2008ko mar. 1a, 01:00

ANTZERKI zikloa izango da datorren astean Biterin, asteartetik asteazkenera. Hiru antzezlan ikusi ahal izango dira, bi euskaraz eta bat gazteleraz. Hiru antzezlan aukeran Astertean Gronholm Metodoa antzezlana ikusi ahal izango da, Txalo produkzioaken eskutik. Joseba Apaolaza, Asier Hormaza eta Ramon Agirre dira aktore nagusiak. Enpresa multinaziona batean lan egiteko aukeraketa froga da antzerkiaren gaia. Asteazkena, Sommer jaunaren istorioa antzezlana eskainiko du. Jose Ramon Soroiz izango da aktore nagusia. Patric Suskindek idatzitako lanan oinarritutako antzerkia da. Ostegunean Sexo gratis! antzezlana ikusi ahal izango da. Sexuaren inguruko komedia da antzezlan hau. Antzezlanak 20:00etan izango dira Biterin. Sarrerak salgai jarriko dira asteleheneean, Biteri kultur etxean bertan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!