Erregularitateko azkenaurreko tiraldia izango da Ereñotzun, goizez eta arratsaldez.

Kronika - Erredakzioa 2008ko mar. 2a, 01:00

ereñotzuko bolatokian Erregularitate txapelketako azkenaurreko tiraldia izango da, gaur, goizez eta arratsaldez, 10:00-11:30 eta 16:30-17:30. Guztira, Gipuzkoa guztiko 55 bat bolari izango dira bertan, tartean Hernaniko koadrila, txapelketa irabazteko aukerarik gabe dagoena, bukatzeko bi tiraldi falta direnean. Azken tiraldia Mutiloan izango da. Eta bi aste barru, berriz Ereñotzun izango dira bolariak, Gipuzkoako binakako txapelketa hasiko baita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!