Merkealdi bukaerako azoka gaur Atsegindegin

Kronika - Erredakzioa 2008ko mar. 1a, 01:00

bukatzear daude merkealdiak Hernanin eta azkeneko pagotsa erosi nahi duenak aukera izango du gaur, Hernanin, dendariek antolatutako azokan. Berriak-ek antolatu du azoka, Hernaniko merkatari eta ostalarien elkarteak, merkealdia bukatzeko, eta bide batez, dendetan geratzen diren kondarrak saltzeko. Jantziak, oinetakoak, liburuak, lentzeria... Denetarik topatuko du bertara hurbiltzen denak, izan ere, herriko jantzidenda, kirol denda, zapata denda, lentzeria dendak eta abarrek jarriko dituzte postuak, udazkeneko eta neguko produktuekin. Goiz partean Goizeko 09:30etatik 14:00etara izango da azoka, eta aurreko urteko azoka ikusita, jende mordoa izango da bertan. Gainera, azoka girotzeko gaztelu puzgarriak izango dira umeentzat. Beraz aukera ederra dendariek denboraldiko kondarrekin bukatzeko eta erosleek kapritxoren bat eskuratzeko.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!