Juan Mari Larrarte: «Euskalgintza osoa ETArekin identifikatzen dute, helburu berdinak dituelako»

Kronika - Erredakzioa 2008ko mar. 1a, 01:00

Ostegunean Juan Mari Larrartek Euskaldunon Egunkariaren auziaren nondik norakoak azaldu zituen Hernanin. Bertan ziren auziperatutako bi hernaniarrak ere: Pello Zubiria eta Begoña Zubeltzu. Bi sumario Egun bi sumario daude: bata, auzi nagusia, hainbat kideri ETAko kide izatea leporatzen diena, tartean Hernanin bizi den Pello Zubiriari, eta bestea, auzi ekonomikoa, iruzur fiskalaren ingurukoa, Begoña Zubeltzu hernaniarrari eragiten diona, besteak beste. Bi sumarioen epaiketen zain daude. Fiskalak iritziz aldatu Larrarteren esanetan, ´2007an fiskalak iritziz aldatu eta sumarioa itxi egin behar zela esan zuen, ez zegoelako frogarik epaiketa egiteko`. ´Herri akusazioak, Víctimas del Terrorismo eta Dignidad y Justicia taldeek, ordea, salaketa mantendu dute, orduan Guardia Zibilak egindako txosten batzuk medio`. ´Tesi nagusia honakoa dute: herritarren interesak babesteko egiturak eta erakundeak badaude; horietatik kanpo aritzen diren taldeak ETAren egituraren parte dira. Egunkariak euskararen sustatzea zuen helburu; ETAren helburuetako bat ere bada euskara sustatzea, beraz, Egunkaria ETA da. Euskalgintza osoa ETArekin identifikatzen dute, helburu berdinak dituelako`. Auzitegi Nazionalaren interesak Auzi ekonomikoari dagokionez, Larrartek esan zuen ´ez dagoela iruzur fiskalik, baina egongo balitz ere, Tolosako edo askoz jota, Donostiako epaitegian juzgatu beharko litzatekeela, eskumenek hala agintzen dutelako`, delitu ekonomikoei buruzko auziak ez baitagozkio Auzitegi Nazionalari. ´Epaileek ere hori diote baina Auzitegi Nazionalak interes handia du gai honetan eta ez du utzi nahi. Hori da larriena eta kezkagarriena`. Esan zuenez, litekeena da epaiketa hau bestea baino lehenago egitea. Epaiketaren zain 2003ko otsailaren 20an itxi zuten Euskaldunon Egunkaria. Oraintxe bertan ez dakite epaiketak noiz izango diren, beraz, oraingoz ez dute mobilizaziorik edo deitzea pentsatu. Guztira hogei bat lagun bildu ziren atzoko bilerarara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!