Borroka honen funtsezko arrazoia da EGUNKARIA guztiok garela. Gutako bakoitzak partea du horretan -hizkuntza propioa dugun guztiok hala sentitu beharko genuke-. Garbi geratu baita kuestioa ez dela adierazpen askatasunerako eskubidea, baizik eta sufritzen dugun kolonizazio egoera. Arazoaren sustraia estatu espainiarraren diktadura autoritarioa da, eta bere marko juridikoak ere hala dio: euren hizkuntza jakitea beharrezkoa, eta gainerakoak jakitea eskubidea, hau da, gainerakoak ez dira obligatorioak. Izan ere, hemen bezala, Catalunyan eta Galizan, norbere hizkuntzaren aldeko borroka priorizatzen ez badugu, ezingo gara inoiz Nazio izan. Geure hizkuntza baita identitate zeinu garrantzizkoena, geure Nazio biltzen duena eta gainerako herriei entzuten laguntzen diguna, positiboki bereizten gaituelako. (...) Nik zuzenean ikusi dut bertako askok ez dutela hitz egiten ´asko kostatzen delako` edo ´oso zaila delako`, ´debekatua egon zen`, ´ez dago ikasteko laguntzarik, ez dago normalizatua`... Badakigu beraz, zer den egin behar duguna: hizkuntza ahal dugun guztia indartu, gelditu gabe eta treguarik gabe, eta euskaldunak berak erakartzeko bideak jarri -Estatuaren traba guztien gainetik-. Desagertzen bada kolektibo oso bat desagertuko delako, eta herri bezala desagertzeko arriskuan izango ginatekeelako, geure zilbor-hestea baita. (...) Inor diskriminatu gabe, baina debaldeko kontzesiorik gabe jokatu behar dugu. Guztion ilusioa pizteko modua bilatu behar dugu, nahiz eta jakin hizkuntz kolonizadorera pasatzea erraza dela. Hain zuzen ere hori da egoera, eta ikusi behar dugu eta jakin, atsedenik gabe borrokatu behar dugula. OSASUNA!
Joan Sanchez Bolet
(*Erredakzioan euskeratua)
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!