Txantxillako hitzarmena eta kale borrokak eragindako kalteak ordaintzeko partida sortzea onartu ziren plenoan

Kronika - Erredakzioa 2008ko mar. 1a, 01:00

PLEnoa izan zen ostegunean eta bertan beste hainbat punturen artean onartu zen Txantxillan 178 etxebizitza egiteko hitzarmena, horietatik 56 babes ofizialekoak, 33 hitzartutako preziodunak eta 88 prezio librekoak. Bestalde, EAJk proposatuta, kale borrokak eragindako kalteak kubritzeko partida sortzea onartu zen, 400.000 eurokoa, PSE-EE, EA, EB, PP eta EAJ-PNVren aldeko botuekin. EAE-ANV abstenitu egin zen, argudiatuta, gaia onartu aurretik partida honen funtzionamendua eztabaidatu nahi lukeela. . Martxoaren 8ko adierazpena Bestalde, martxoak 8 Emakumeen Nazioarteko Egunaren inguruko adierazpen instituzionala ere onartu zen. Aurten abortatzeko eskubideari eman nahi izan diote garrantzia adierazpen honetan.
ANVren suspentsioaren inguruko testua Horrekin batera, EAE-ANVren suspentsioaren inguruko mozioa ere bozkatu zen, EAE-ANVk aurkeztutakoa. (Otsailaren 16ko Hernaniko Kronikan argitaratu zen testua osorik). EAE-ANVko 8 zinegotziek alde bozkatu zuten eta oposizioak kontra. Gai honen inguruko beste mozio bat aurkeztu zuten EAJ, EA eta EB-Aralarrek, bere garaian Giza Eskubide Batzordean, baina azkenean, bozkatu ondoren, EAE-ANVrena izan zen oniritzia jaso zuena. (EAJ, EA eta EB-Aralarrek aurkeztutako testua ere otsailaren 16ko Kronikan argitaratu zen).
Bozeramaile Batzordeko funtzionamendua aldatzeko proposamena Udal Bozeramaile Batzordea arautzen duen artikulua aldatzea ere onartu zen, plenoan. Aldaketen arabera, urgentziazko kasuetan, Bozeramaile Batzordea deitu eta 3-24 ordu artean egin ahal izango da. Horrez gain, Alkatea ez dagoenean, lehendakaritza botorik gehien duen Udal alderdiko bozeramaileak hartuko du. Hemendik aurrera, gainera, Bozeramaile Batzordeak iritzia emateaz gain, erabaki ere egin ahal izango du, gainerako udal batzordeei ez dagozkien gaietan. Puntu hau oposizioaren aldeko botuekin onartu zen. EAE-ANVk kontra bozkatu zuen eta adierazi zuen aztertuko duela aldaketa hau legeak onartzen duen ala ez.
Gobernu Batzarra asteartean Gobernu Batzarra izango da martxoaren 4an, asteartean. Bertan Txantxillan etxeak egiteko bidean beste urrats bat emango da, izan ere, Txantxilla urbanizatzeko programaren hasierako onarpenez hitz egingo dute.
PSE-EE: «Ez gaude ados udaletxeak Alkatearen kontrako auziko gastuak ordaintzearekin» PSE-EEk, prentsa ohar baten bidez, bere iritzia azaldu nahi izan du atzo Plenoan tratatu zen puntu bati buruz. Azaldu duenez, Plenoan hitzarmen bat onartu zen, Alkatetzako aholkulari bat kontratatzea ahalbideratzen zuena, Marian Beitialarrangoitia defendatzeko bere kontrako auzian. Gogoratuko den bezala Marian Beitialarrangoitiak deklaratzera deitu zuten EAE-ANVko mitin batean egindako deklarazionegatik. PSE-EE ez dago ados erabaki horrekin, ´deklarazio horiek pertsonalki egin zituelako eta ez Alkate bezala`. Horrekin batera bere harridura agertu du: ´EBren zalantzekin ohitura gaude, baina harrituta gaude EAJ abstenitu egin zelako. Horrekin erabakiak aurrera egitea ahalbideratu du, orain arte kontrako jarrera erakutsi duenan`. PSE-EEk uste du erabaki hau hernaniarren kalterako dela, errekutsoak gutxitzen dituelako.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!