Pelota partidu ugari ikusteko aukera asteburuan kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2008ko mar. 1a, 01:00

ASTEBURUAN pelota partidu ugari jokatuko dira. Gaur esaterako Udaberri txapelketako partiduak jokatuko dituzte Oiaga eta Aldazabalek, Arrasateren kontra. Euskal Herriko Txapelketako finalerdia ikusi ahal izango da segidan, Santxo eta Lizeaga Ernioperen kontra. Goizeko 11:15etatik aurrera, kiroldegiko pilotalekuan. Bestalde, bihar Diario Vasco txapelketako finalerdietako partiduak izango dira kiroldegian, bi finalerdi jokatuko dira goizeko 11:30etatik aurrera. Pelotazaleak harritzeko moduko partiduak izango dira. Bestalde, nahiz eta Hernani kanpo geratu den, Berria txapelketak aurrera jarraitzen du eta bihar arratsaldeko 16:30etatik aurrera Zugarralde eta Ezkarairen arteko partiduak ikusi ahal izango dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!