Gorengo mailan eta Emakumezkoen ligan Hernanik bihar jokatuko du

Kronika - Erredakzioa 2008ko mar. 1a, 01:00

HERNANIKO aurreneko bi taldeek igandean jokatuko dituzte partiduak, asteburu honetan. Gorengo mailan Hernanik Aretxabaleta K.E. taldearen aurka jokatuko du Aretxabaletan, bihar arratsaldeko 16:30etan. Hernani sailkapeneko 8garren postuan dijoa, jokatutako 23 partidutatik 9 irabazi, 5 berdindu eta 9 galduta. Aretxabaleta saikapeneko 5garren postuan dijoa, jokatutako partiduetatik, 11 irabazi, 5 berdindu eta 7 galduta. Partidu estua espero da biharkoa baina txuri berdeak dena ematera aterako dira, sailkapenean gora egiteko helburuari segika. Emakumezkoen Ligako partidua bihar, Zubipen Emakumezkoen Ligan Hernanik Añorgaren kontra jokatuko du bihar. Hernani oso ondo ari da eta sailkapeneko 3garren postuan dijoa. Añorga aldiz 6garren postuan. Ikusi nahi duenak bihar eguerdiko 12:30etan, Zubipen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!