JOAN den igandean Gipuzkoako txapelketako jardunaldia izan zen Fagollagan. Maila ezberdinetako parte hartzaileak izan ziren. Hona hemen sailkapena:
-Superclass kategorian: aurrena Diego Barrio izan zen; bigarrena, Iker Lezeta; eta hirugarrena, Alberto Gomez.
-Junior mailan: Patxi Cruz izan zen lehendabizikoa; Markel Uriarte bigarrena; eta hirugarrena David Galan.
-Infantil mailan, aurreneko postua Aitor Muruak eraman zuen; bigarren postua Gorka Susperregik; eta hirugarrena, Beñat Urrak.
-Alebin mailan: Unai Zunzunegi izan zen txapelduna; bigarrena Aitor Martin izan zen; eta hirugarrena, Josu Sanchez. Azpimarratzeko da maila honetan parte hartze haundia izan zela, guztira 15.
-Benjamin mailan: onena Gaizka Cuellar izan zen; bigarrena Xabier Garcia; eta hirugarrena Iker Garcia.
Gipuzkoako txapelketako jardunaldiek jarraipena izango dute, Oñati, Aretxabaleta eta Urretxun. Bihar, martxoaren 9an eta 30ean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!