Ohorezko B mailan ligako azken partidua jokatuko du Hernanik bihar, Landaren. Durango izango du aurrez aurre, sailkapenean atzean, (5garren postuan) duen taldea. Hernanik ez du ezer jokatzen partidu honetan, ezta Durangok ere, baina saiatuko dira Landarera gerturatzen diren errugbizaleei ez huts egiten, eta ikuskizuna eskaintzen.
Partidua berez ez da erraza izango, baina hernaniarrek zenbait baja berreskuratu dituzte, batez ere atzekaldeko postuetan, eta gerra emango dute.
Hemendik aurrera
Euskadiko ligan
Hernaniko senior mailako bi taldeek, bat egin eta Euskadiko ligan hartuko dute parte udara bitartean. Aurtengoan partidu gogorrak espero dira, liga azkar bukatu da eta jokalariak oraindik ere jokatzeko gogoarekin baitaude.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!