izena badu dagoeneko Hernaniko Ezindu Fisikoen Elkarteak. Hori ez da, ordea, eman duten aurrerapauso bakarra, izan ere, duela astebete pasa egindako bileran zuzendaritzako kideak ere aukeratu zituzten: Martin Zabalegi izango da lehendakaria, Maribi Sanz lehendakariordea, Begoña Simon idazkaria, Goio Irazusta diruzaina eta Enrike Parra bokala.
Bazkideak gora
Dagoeneko 21 lagun bildu dira elkartera eta gero eta gehiago izatea espero dute. Bazkideek ez dute kuotarik ordaindu behar eta elkartea irekia da, alegia, ez da prezisoa ezintasunen bat izan edo bazkide izatea bileretara joateko. Hori bai, azpimarratu nahi izan dute, zenbat eta kide gehiago izan elkarteak, orduan eta indar handiagoa izango duela.
Azkeneko bileran, esaterako, lehenengo aldiz elkartu ziren bilerara ezintasunen bat duten umeen gurasoak. Ezintasun fisikoren bat duten umeek dituzten trabei buruz hitz egin zuten, esate baterako, Antziolako parkeak buelta osoan koska bat du eta ume hauentzat oztopoa da.
Harremanetarako telefonoa
Inork elkartearen berri nahi badu, edo zalantzaren bat argitu edo dena delakoa, 645 727 793 telefono zenbakira deitu besterik ez du.
Hurrengo bilera
Elkartetik jakinarazi dute hurrengo bilera zehaztean deialdia luzatuko dutela. Helburua, lehentasunak zerrendatzea.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!