Aurrekontuen parte hartze prozesua ´iruzurra` iruditzen zaio.
EAk idatzi baten bidez, Gobernu taldeak aurrekontuak erretiratu izanaren inguruko balorazioa egin du. EAren ustez, udalerri mailako politikan ´instrumentu garrantzitsuena da Udal Aurrekontua` eta uste du ´aurrekontuak erretiratzeak garbi erakusten duela Gobernu taldearen ezintasuna`.
Bestalde, uste du aurrekontuen parte hartze prozesua ´iruzurra` izan dela, ´ANVk gainerako alderdi politikoei, herritarren gehiengoa ordezkatzen dutenei, bizkarra emanda atera nahi izan baititu aurrekontuak aurrera`.
Bukatzeko dio, aurkeztu diren zuzenketak eztabaidatu gabe erabaki dela aurrekontua erretiratzea. ´ANVk ulertu behar du gehiengoaren oniritzia izaten ez denean, beharrezkoa dela akordiora iristea, baina akordioak egiteari uko egiten dio ANVk, gainerako alderdiak gaitzesten dituelako`.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!