PSE-EEk kezka agertu du ´maiatza edo apirila arte ez baita aurrekonturik onartuko`.
PSE-EEk prentsa ohar baten bidez aurrekontuak erretiratu izanaren inguruan bere iritzia eman nahi izan du. PSE-EEren ustez, ´Gobernu taldeak gainerako alderdiekin akordioak egiteko duen ezintasuna erakutsi du aurrekontuak erretiratzean` eta bere kezka agertu du ´maiatza edo apirila arte ez baita aurrekonturik izango egin beharreko obrak eta programa berriak biltzen dituena, eta denbora gutxi izango da horiek urtea amaitu aurretik gauzatzeko`.
Horrekin batera uste du Gobernu Taldeak oposizioak egindako enmiendak jaso eta bereak izango balira bezala erabiliko dituela.
PSE-EEk bere proposamenak gogorarazi ditu prentsa oharrean: igerilekuko obrak aurten ez egitea, urbanizatzeko proiektua duten auzoetan obra horiek egitea, BOEak egiteko lurrak eskuratzea, Etxeberri-La Cumbreko biala egitea Via Politenan barrena eta Ave Mariarako dagoen proiektuari berriro ere heltzea.
PSE-EE kezkatzen duen beste puntu bat da ´Ongintza patronatua aurrekonturik gabe dagoela oraindik eta horrek zerbitzuak berritzea saihesten` duela.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!